Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Zarautz
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2008-05-09 | 13:43:34

KIROLA

Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatzen hasiko dira bihar Zarauzko hondartzan

Asteburu honetan gaztetxoenek jokatuko dute eta goiko mailetako surflarien lehia datorren astean izango da

Surfzaleentzat hitzordu tentagarria izango da bihartik aurrera Zarauzko hondartzan, Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko baita bi asteburutan zehar. Joan den asteburuko eguraldi eguzkitsua aste erdirako lainotu egin zen, baina itsasoak bare-bare iraun du asteburura arte. Surflariek hondartza ertzeko olatu apurretan ibili behar izan dute egunotan, baina txapelketa jokatzeko zerbait gehiago ere beharko dute. Eguraldiaren aurreikuspenek olatu gehixeago izango dela diote eta horregatik gaztetxoenen mailekin hasiko dute Txapelketa. Asteburu honetan 16 urtez azpikoak ariko dira surfean eta igandean maila hauetako txapelketak amaitzea aurreikusten du Gipuzkoako Surf Federazioko lehenakari Iulen Elkorok. Eta helduen mailetako surflariak, berriz, datorren astean lehiatuko dira, maitzaren 17an eta 18an hain zuzen ere.

10 mailatako surflariak
Egunotan, Gipuzkoako surlarien harrobia ondo ezagutzeko aukera izango da. Guztira, 10 maila desberdinetan jokatuko dute surflariek: 12 Azpi, 14 Azpi, 14 Azpi, 16 Azpi, 18 Azpi, 18 Azpi, Open maila, seniorrak, masterrak eta longboard kategoria.
Iaz, Open mailako surflarien artean zarauztarrak nagusitu ziren. Mutiletan Marcos Sansegundo izan zen irabazlea eta nesketan Miryan imaz.

HITZA laguntzaile
HITZA egunkariek Gipuzkoako Surf Txapelketa lagundu dute, bere antolakuntzarako baliabideak jarriz.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.