
2008-04-30 | 13:34:58
GIZARTEA
30 lanpostu inguruko lan eskaintza publikoa egingo du Udalak laster
Era askotako lanpostuak izango dira eta datozen hilabeteetan hasiko dira funtzionarioen hautaketa prozesua
Zaruzko Udalak jakinarazi duenez datozen hilabeteetan funtzionario berriak aukeratzeko probak eta azterketak egingo dituzte, 30 lanpostu inguru betetzeko asmoarekin. Oposizio bidez eskuratu beharko dira udal lanpostu horiek eta datozen hilabeteetan jakinaraziko dituzte hautaketa prozesuak zer pauso izango dituzten. Interesa dutenek, beraz, adi egon beharko dute. Aipatutako lanpostu horietako batzuk hutsik dauden postuak betetzeko izango dira batzuetan, eta besteetan, berriz, langile berriak hartzea erabaki dutelako.
Udaleko sail eta departamendu desberdinetarako izango dira deialdiak: administrazio orokorreko teknikari izateko 3 lanpostu daude Zuzenbidean lizentziatu direnentzat; administrari laguntzaile izateko lau eta sei lanpostu artean Udaleko sail batzuetan; zazpi lanpostu Udaltzaingoan; bi lanpostu udal-lantaldean; bi lanpostu Udal Kiroldegiko mantenu laguntzaile gisa; arkitekto teknikari lanpostu bat; gizarte-laguntzaile lanpostu bat; auzokideen aurrezaintzarako erdi mailako teknikari lanpostu ba; hizkuntza normalizaziorako bat eta itzultzaile lanposturako beste bat; atezain lanpostu bat udaletxeko eraikinean; eta administrazio lanpostu bat Turismo bulegoan.
Udaleko iturriek zehaztu dutenez, administrari laguntzailerako izango den postu bat eta udaletxeko atezainaren lanpostua ezintasunen bat duten pertsonen txandarako gordeko dituzte. Beraz, postu horietara aurkezteko aukera gutxitasun fisikoren bat duten pertsonek soilik izango dute, beti ere dituzten mugek lanpostuak eskatzen dituen zereginak betetzea eragozten ez badiete.
Datozen hilabetetan lanpostu bakoitzari dagozkion oinarriak onartuko ditu Udalak eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren www.zarautz.org webgunean argitaratuko ditu.
Udaleko Ekonomia eta Ogasun zinegotzi Jon Burgaņaren iritziz, herria handitzen ari da eta «hazkundearen arabera egokitu behar dira zerbitzuak. Udaleko giza baliabideak zaindu egin behar dira».
2008-05-04
Euskaldunok orokorrean erderaz dugun maila erdaldunek euskaraz erakutsiko balute, erdiarekin ere, konforme!
2008-05-04
Ba ez legoke gaizki, biak, beraz.
2008-05-04
Ordun gaztelerazko hizkuntz eskakizunak ere bai.
2008-05-03
Beraz, euskararik ez dakitenek ere aukera berdinak izan ditzatela? Nik ikasi nuen beraien hizkuntza, beraiek ere egin dezatela ahalegin berdina, orduan hitz egingo dugu benetako berdintasunaz.
2008-05-02
Zuzenena, itzultzaile eskeintzan ezezik, hizkuntz eskakizunak kentzea.
2008-05-02
IVAPekoek garbi diote: "Lanpoltsa hautaketa PROZESU IREKIA DEN ALDETIK,HERRITARREI ZABALDUTA DAGO.Herritar askok ez daukate 4.HE egiaztatuta ez direlako inoiz aurkeztu administrazioak deitu dituen prozesuetara. Hau dela eta, EGOKIA DA PROZESUAN BERTAN HAUTAGAIARI ESKAINTZEA HIZKUNTZA ESKAKIZUN HAU EGIAZTATZEKO AUKERA". Beraz, ea udalek, gure ingurukoek behintzat, betetzen duten. Azpeitia, Azkoitia eta Zarautz: ez iezaguzue gehiago atea era horretan itxi, legezkotik gutxi du eta, etikotik gutxiago: libreki atera ezin dena eskutan izatea eskatu.
2008-05-02
Egia da udaletxe asko ari direla horretan: 4. maila eskatu, ateratzeko aukerarik eman gabe. Ondorioz, oposaketetan plaza hori ateratzeko aukera handiagoak nork dituzte? Ba udaletxeetan lanean dabiltzanek, noski. Zarautza ere Zumarragatik etorri da Euskara Teknikari berria. Nire inguruan baditut bi zarauztar ezin izan zutenak aurkeztu arazo horrengatik. Ikasketak amaitu berri dituztenek ere ezingo dute inoiz aurkeztu.
2008-05-02
Ba.. ikusirik bi postuetatik bat itzultzaile eta bestea hizkuntzaren normalizaziorako direla...eskatu behar lukete euskara maila hori, baina, noski, ateratzeko aukera emanda... Nik itzultzaile lanetan esperientzia handia dut, aurkezteko aukera KENDU egingo lidakete, baldin eta 4. maila hori ateratzeko aukera ez bazait ematen... NON ETA NOIZ nahi dute ateratzea? Aurrekoek arrazoi osoa dute: libreki atera ezin den titulazio bat behar badute, ateratzeko aukera JARRI. Hori da zuzen eta bidezkoa.
2008-05-02
Baina gauza horrela dagoen bitartean, Udaletxeek ez lukete titulazio hori eskatu behar oposaketaz kanpo ateratzeko aukerarik ez dagoenean. Hala nahiko balute,beraiek jar dezatela IVAPekoei deituta, hori da prozedura zuzena. Bestela, injustizia handi bat da.
2008-05-02
Beraz, edozein herritarrek ezin du aurkeztu! EGA aukera libreki ateratzeko mila aukera daude. Zergatik ez du Eusko Jaurlaritzak beste titulazio altuago hau ateratzeko EGA moduko beste azterketa bat jartzen? Horrek dena konponduko luke.
2008-05-02
Nik ikasketak iaz bukatu nituen. Ezin izan nuen aurkeztu ez Zarauzko Euskara Teknikari postura, eta ezingo nukeen Azkoitian eta Azpeitian ere kaleratu zituzten beste bi postuetara aurkeztu ere, azterketa hori egiteko aukerarik ez baitzuten eskaini. Baldintza guztietan beti gauza bera: "4. mailaren JABE izatea". Baina libreki atera EZIN DEN titulazio bat eskatuz. Noiz eta non demontre nahi dute ateratzea?
2008-05-02
Beraz, ez dira oposaketa IREKIAK aukera hori ez badute eskaintzen, oposaketaren batean aurretik atera dutenek soilik baitute...
2008-05-02
Baldin eta 4. Hizkuntz Eskaeraren bat badago, ea BERAIEK azterketa hori egiteko aukera ematen duten, ez da EGA bezala libreki eskura daitekeena. Euskara teknikariaren posturako eskatu zuten, baina beraiek froga hori jarri gabe. Noski, oposaketaren batean ibilitakoek soilik dute aukera 4. maila horren jabe izateko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.