
Erakusketa
Artista plastikoak Oteizaren lagun
ZARAUTZ, Ispilu Arte galeria - 2008-10-10tik 2008-10-31era, Astegunetan 18:30-20:30; larunbat eta igandetan 12:30-14:00 eta 18:00-20:00
Diziplina anitzetako 30 artista inguruk Oteizari omenaldia egingo diote beraien lanaren bitartez. Antolatzailea: Ispilu Arte
Erakusketa
ZARAUTZ, Sanz Enea kultur etxeko erakusgelan - 2008-10-10tik 2008-10-26era, Lanegunetan 18:00-20:00; igande eta jaiegunetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:00
Oteizaren arte sorkuntzari errepaso ederra egiten duen erakusketa da, alorrez-alor artistaren bizimodua jorratuz. Antolatzailea: Zarauzko Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia
Erakusketa
ZARAUTZ, Torre Luzea - 2008-10-10tik 2008-11-02era, Lanegunetan 18:00-20:00
Idoia Lertxundi artista zarauztarraren margolanak egongo dira egunotan ikusgai. Antolatzailea: Zarauzko udala
Erakusketa
'Mundua zulo baten bidez ikusita', Aldundiaren bilduma
ZARAUTZ, Photomuseum - 2008-10-10tik 2008-12-07era, Asteartetik igandera 10:00-13:00 eta 16:00-20:00
Photomuseumen ireki duen erakusketa berrian Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma ikusi daiteke, argazkilaritzaren historiako material interesgarriarekin. Antolatzailea: Photomuseun Argazki eta Zinema Museoa
Irakurketa
Irakurketa txokoa Iraia Eliasekin
ZARAUTZ, Sanz Eneako haurren liburutegian - 2008-10-22, 17:30ean
Askotan egin ohi duten moduan, haurrek gaur ere Iraia Eliasekin irakurketa txokoaz gozatzeko aukera izango dute. Antolatzailea: Zarauzko Udala
Hitzaldia
Uztaro barazki kooperatiba ezagutu nahi?
ZARAUTZ, Laboraleko lokalean - 2008-10-22, 19:30
Egungo ekoizpen sistema globalizatuaren alternatiba moduan jaio zen Uztaro Barazki Kooperatiba eta Gipuzkoako hainbat herritan ditu kideak. Produktu ekologikoak ekoizten dituzte, egun ezohikoa den bidea erabilita. Kooperatiba honek, Zestoa, Andoain, Villabona, Lasarte edota Azkoitian ditu kideak eta beraien burua aurkeztuko dute Euskadiko Kutxaren aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Asmoa, Zarautzen ere bazkideak lortu eta talde bat osatzea da. Animatu, beraz! Antolatzailea: Uztaro kooperatiba
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.