Zazpigarren egin du Ainhoa Muruak triatloi proban

2012/08/04
Nork

Zazpigarren egin du Ainhoa Murua zarauztarrak Olinpiar Jokoetako Emakumezkoen Triatloi proban. Irabazleagandik, Nicola Spirig suitzarragandik, minutu eta zortzi segundura helmugaratu da.  Hori dela eta, olinpiar diploma eskuratu du.  ”Oso pozik nago. Hau izan da nire probarik onena. Eroso sentitu naiz”, esan du Muruak.

Igeriketan 1.500 metro, bizikletan 40 kilometro eta lasterka hamar kilometro egin dituzte parte-hartzaileek guztira. Bi ordu eta 56 segunduan egin du triatleta zarauztarrak.

Jende ugari bildu da gaur goizean Antoniano aretoan. Zarauzko igeriketa eta triatloi taldeek antolatuta, Muruak parte hartu duen  triatloi proba ikusteko aukera izan da bertako pantaila erraldoian, zuzenean.

Gaurko eskaintza
argazkia
Tertangako etxea
245,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)