Jendetza bildu zen atzo Musika Pintxatuz ekimenean

Azkaiter Pelox and the road band musika taldeak abesten eta dantzan jarri zuen atzo Munoa ingurua. Unai Azkaratek zuzentzen duen taldeak Musika Pintxatuz musika lehiaketan parte hartu zuen eta oso gustura izan ziren taldekideak. “Pozgarria da jendea musikaz gozatzen ikustea” azaldu zuen kontzertuaren ondoren Azkaratek.

Musikaz gain, eskaintza gastronomiko paregabea izan zen iluntze gau partean Munoan. Izan ere, Zarauzko taberna desberdinek edaria eta pintxoa 2,5 eurotan dastatzeko aukera eskaintzen diete herritarrei Musika Pintxatuz ekimenaren baitan. Egitasmora bertaratu zirenek musika eta gastronomia uztartzea konbinazio paregabea dela nabarmendu zuten.

Atzo Munoan izteko aukerarik izan ez zutenek, astearte arte ekimenaz gozatzeko aukera izango dute iluntzetan.

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)