Dozenaka lagunek parte hartu dute Herrira Egunean

Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, Herrira Eguna ospatzen ari dira gaur egunean zehar Zarauzko malekoian, Gurutze Gorriaren parean.  Euskal preso eta iheslari politikoei elkartasuna adierazi asmoz, elkarretaratzea egin dute eguerdian,Giza eskubide guztiak, euskal preso eta iheslariak Euskal Herrira! lelopean. Gune nagusitik abiatuta, Gurutze Gorriaren paretik,  hondartza zeharkatu dute dozenaka lagunek, Inpernupeko joareen laguntzarekin.

Eguerdi arratsalde partean ere beste hainbat ekimen egingo dituzte. 13:30ean bazkaria izango da gune nagusian. Ondoren, arratsalderako buztina, serigrafia eta eskulan tailerrak antolatu dituzte eta baita jolasak ere. Boleibolera eta kaniketara jolastuko dute, besteak beste, hondartzan 16:00etatik aurrera. 19:30ean, berriz, poteo musikatua egingo dute.

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)