Previa Kutxa 2012 txapelketako finala jokatuko du Jon Juaristik larunbatean

2012/07/25
Nork

Sasoian.info. Previa Kutxa 2012 txapelketako finala jokatuko du Jon Juaristi erremontista zarauztarrak larunbat honetan, Aizpurua II.aren aurka. Hitzordua 17:00etan izango da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Bi pilotariek gaur aukeratu dituzte partidan erabiliko duten materiala. Finalean, erremonte jokalari zarauztarra jotzen dute faboritzat. “Iaz txapelketa hasi eta berehala joan nintzen kalera, eta desengainu handia izan zen. Aurten azken txanpara iritsi naiz, baina finala irabazi ezean, txapelketan zehar egindako jokoa eta irabazitako partidek ez dute balio ezertarakol”. Txapelketa irabaziko balu, Juaristik Torneo Kutxa garrantzitsua jokatzeko txartela lortuko luke, momentuko bost erremontista onenen aurka: Ezkurra, Urriza, Zeberio II.a, Urrutia I.a eta San Miguelekin batera ariko litzateke, alegia.

Jon Juaristi (ezkerrean) finalerako pilota aukeraketan. (Maialaen Andres)

Etiketak: , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)