SOS Sahara, desertutik hondartzara

Oporrak Bakean ekimenari esker, haur saharar ugari etorri da aurten ere eskualdeera, euren errealitate gogorra alde batera utzi eta Euskal Herrian indar berritzera. Elkartasun ekimenaren baitan, eta herritarrei sahararrek bizi duten errealitatea ezagutarazteko asmoz, Sahara Kubora-SOS Sahara ekimena antolatu dute Zarauzko eta Zumaiako udalek eta Darahli eta Zaharautz elkarteek. Hori horrela,  saharar haima bat jarri dute Zarauzko hondartzan, Gurutze Gorriaren postuaren parean, sahararren kultura eta errealitatea eskualdeko herritarrengana hurbiltzeko. Hondarretan SOS erraldoi bat marraztu dute, larrialdia lau haizetara zabalduz. Era berean, hainbat jardueraz gozatu dute: futbolean jokatuz, arraun surfa eginez edo itsasoan bainatuz. Bihar, beste horrenbeste egingo dute Zumaiako hondartzan.

Gaurko eskaintza
argazkia
Ideilan
9,99 €

deskontua

%33

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)