Joxe Anjel Iribarrek Bai Euskarari Laguna saria jaso du

2012/06/19
Nork

Athletic-eko atezain ohi Joxe Anjel Iribar zarauztarrak Bai Euskarari Laguna saria jaso zuen atzo, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian. Kirolean ez ezik, erreferente garrantzitsua izan da  Iribar Eu­s­kal Herrian euskararekiko erakutsi duen konpromiso eta jarrera aktiboagatik. «Ezuste polita izan da, batez ere nondik datorren ikusita. Estimu handia diot euskararen aldeko mugimenduari, eta kasu honetan, Bai Euskarari Ziurtagiriak enpresa mundua euskalduntzeko egiten duen aha­le­gina eredugarria dela uste dut», adierazi du sarituak Bai Euskarari Ziurtagiriaren webguneko elkarrizketan. Ziurtagiaren elkarteko zuzendari Rober Gutierrezen eskutik jaso zuen saria.

Gaurko eskaintza
argazkia
La molinera etxea
99,00 €
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)