Zarauzko haurren erdia euskaraz erregistratzen dituzte

2012/06/08
Nork

Egun, haur zarauztarren %50a euskaraz erregistratzen dituzte Bake Epaitegian. 2011eko ekainaren 13an ezarri zuten Zarauzko epaitegian InfoReg aplikazioa. Horren bitartez, euskarazko izen emateei ateak ireki zitzaizkien. Emaitzak eman ditu; izan ere, areagotu egin da euskaraz erregistratzen diren haurren kopurua. Iazko ekainetik irailera, 44 haurrek eman zuten izena epaitegian eta horietatik 6k euskaraz egin zuten, %13,63ak hain zuzen. Urritik abendura, berriz, 50 haurretatik 10 (%20a) euskaraz inskribatu zituzten. Urte hasieratik Bake Epaitegian erregistratu diren haurren erdiak eman dute izena euskaraz, 42 jaioberritik 21ek, alegia. Bide horretatik jarrai dezaten, Euskara zinegotzi Gari Berasaluzek guraso zarauztarrak euren seme-alabak euskaraz erregistratzearen aldeko hautua egin dezaten animatu ditu.

Euskararen aldeko hautua egiten dutenek, gainera, izango dute saria. Udalak haur jaioberrien gurasoei idatzi bat banatuko die, euskaraz, zorionak emanez eta hizkuntzaren transmizioaren garrantzia aipatuz. Horrekin batera, Egizu lo lotarako kanta eta ipuin bilduma; Begira, begira ipuin liburua eta  Antxon Sarasua eta Miren Fernandezen Lo lo maite CDa jasoko dute, besteak beste. Berrikuntza gisa, Hazi Hezi etxerako heziketa aldizkaria ere emango zaie guraso berriei.

Gaurko eskaintza
argazkia
LEKU EDER HOTELA
55,00 €

deskontua

%31

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)