Goazen plazara ekimenaren harira, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia egin dute eguerdian Musika Plazan; hasiera batean, Lege Zaharren enparantzan egitekoak ziren, baina eguraldiak lagundu ez duenez, tokiz aldatzea erabaki dute. Montetxio Abesbatza, txalapartariak, bertsolariak, mimo ikuskizuna, Oreka TX taldearen doinuek eta euskal dantzek girotu dute ekimena, eta bertan Aritz Labiano Labi, Haritz Gartxotenea Zaporra eta Joxe Mari Perez Txuri omendu dituzte; azken hau gaixorik dagoenez, bere arrebak ordezkatu du ekitaldian. Era berean, gogoan izan dute Ekaitz Sirvent presoa. Jarraian, Putzuzulo gaztetxean bildu dira herri bazkarian.























[...] UROLA KOSTAKO HITZAK EGINDAKO ARTIKULO ARGAZKI ETA BIDEOAK IKUSGAI Zabaldu albiste hau zure sareanFacebookTwitterEmail Posted in: *_Argazkiak,Ekimenak | Tagged: LABI XAPORRA,maiatzak 19,Txuri,Zarauzko Herrira [...]
[WORDPRESS HASHCASH] The comment’s server IP (72.233.2.2) doesn’t match the comment’s URL host IP (76.74.254.120) and so is spam.