«Norabidez aldatu ezean, gertakari segurua izango da kolapsoa»

Azkarraga

Joseba Azkarraga

Hazkunde ekonomikoaz, horrek dakartzan eraginez eta ongizateaz ariko da gaur Joseba Azkarraga (Abadiño, Bizkaia, 1972) soziologoa eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea. Tolosako Naturaldia natur jardunaldien baitan, Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto? mahai ingurua izango da gaur Zarauzko udaletxeko pleno aretoan. Gaiaz hausnartzeko, Cristina Enea Fundazioko zuzendari Jose Mari Hernandez eta EHUko irakasle eta Basherri mugimenduko Uztaro kooperatibako Mirene Begiristain izango ditu lagun abadiñarrak. 19:00etan hasiko dute saioa.

Ongizatea lortzeko, egungo gizarteak gero eta ondasun gehiago behar al ditu? Hori al da gaurko joera?
Gure premiak hiru iturri nagusien bidez asetzen ditugu. Batetik, ekoizpen ekonomikoa dugu, truke ekonomikotik datorkiguna. Bestetik, gizakien arteko trukeak ditugu, diru iturririk ez dutenak, harremanetan oinarritzen direnak. Horiek gabe ziurrenik ezingo genuke ezta bizi ere. Horrez gain,  ekosistemen emaria dugu; baliabide naturalek ematen dizkiguten produktuak eta zerbitzuak. Horiek gabe ere espezieak ezingo luke iraun.

Azken urteetan, ordea, lehenengo iturri hori, ekoizpen materialari dagokiona, izugarri handitu dugu, ia-ia metastasia eragiteraino, eta beste bien kalterako. Era horretako egoera historiekotan—egun egoera horretan gaudela esan daiteke—, gizartea langa moduko batera iristen da, zeinetan hazkunde ekonomikoak ez duen ongizaterik sortzen. Ez digu zoriontasunik ematen. Zentzu horretan, gehiago izatea kaltegarria da, gutxiegi izatea bezain beste.

Mugak gainditu ditugu, orduan. Zein eragin du horrek gizartean?
Maila handi batean, gehiegi izate hori lotuta dago gaixotasun sintomatikoekin; estresarekin, esaterako. Horrez gain, hazkunde ekonomikoa sarritan lotzen da kriminalitate tasa altuekin eta bestelako patologiekin. Kontua ez da hazkunde ekonomikoak ez duela ongizatea sortzen; askotan ongizateak berak kaltetzen du gizartea.

Egoera paradoxikoa da, beraz.
Bai. Horregatik hazkunde ekonomikoak irakurketa konplexuagoa eskatzen du. Hazkunde mugagabe horrek ekarri gaitu egungo egoerara, finantza kolapsora, aurrekaririk gabeko ustiapen ekologikora eta gizarte mailan inoizko desberdintasun handienetara. Une honetan kolisio momentua bizi dugu, etengabe hazten ari den metabolismo sozioekonomikoaren eta mugatua eta finitua den biosferaren artean. Kolisio hori gertatzen ari da; maila finantziero-ekonomikoan gertatzen ari dela nabarmena da, eta oso hunkigarria egiten zaigu. Baina ezin dugu ahaztu  haragobadaudela beste erraldoi batzuk. Horietako bat da krisi energetikoa. Erregai fosil merkeen aroa seguraski amaitu da. Eta horrek esan nahi du krisi sistemikoa dela geurea. Hori dela eta, egunero altxatzen gara ohetik krisiaren biziari nola aurre egin pentsatuz. Galdera bestelakoa da, ordea; biziaren krisia nola gainditu hausnartu beharra dago. Askoz garrantzitsuagoa da auzi hori. Etorkizunean non egon gaitezkeen jakiteko kolapso hitzak ematen du pistarik; norabidez aldatu ezean, gertakari segurua da kolapsoa.

Gutxiagorekin bizitzen ikasi behar al dugu? Aldaketa beharrezkoa al da?
Bai, baina  enbait kontuetarako berandu gabiltza, ordea. Nik uste dut atzera bueltarik gabeko kalteen aurrean gaudela dagoeneko. Neurri handi batean, guretzat ezinbestekoak diren gauza askoren deshazkundea gertatzen ari da; baliabide energetikoak eta materialak, lur emankorrak, baso berriztagarriak, ur edangarria, hainbat mineral eta gure arteko zaintza bera ere deshazkunde prozesuan daude, esaterako. Horregatik arrazoizkoa da pentsatzea egoera larriagotzen joango dela, eta etorkizunean nahi eta nahi ez gutxiagorekin bizi beharko dugula. Hortaz, etorkizunera begira idatzi beharreko gidoi politiko berria honakoa da: nola bizi hobeto gutxiagorekin.

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
22,00 €

deskontua

%21

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)