Elkartasun jaialdia antolatu dute ostiralerako, Putzuzulon

Zaratazarautz kolektiboak elkartasun jaialdia antolatu du ostiralerako, Putzuzulo Amets Fabrikan. Helburua kolektiboko lagun bati laguntzea izango da: “Gure lagun bati 4.000 euroko isuna eta bi urteko kartzela zigorra ezarri nahi diote. Zuen laguntza beharrezko dugu ostiralean Putzuzulon festa egiteko. Lagunekin elkartu eta nazien inpunitate eta oldarraldia salatzeko”.

Hala, 22:00etatik aurrera hainbat talde taularatuko dira: Erantzun, Metralleta, Humilitate, Napalm Beach, Ernia, Diskoiraa eta Inor Ez.

 

Etiketak: , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Up Digital
99,00 €

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)