Goizean utziko dute aske Txuri

Goizean utziko dute aske Joxe Mari Perez Txuri preso zarauztarra.   Espainiako Auzitegi Konstituzionalak iluntzean eman du agindua. 1997/2006 doktrinaren gaineko ebazpena eman du epaitegiak eta berretsi egin du 2006an Espainiako Auzitegi Gorenak indarrean ezarritako araua, Parot delakoa. Hala ere,  doktrinaren aurka jarritako 31 helegiteetatik hiru onartu ditu; tartean Txuri zarauztarrarena, eta Joan Mari Igarataundi zestoarrarena. Jose Inazio Gaztañaga da aske utziko duten hirugarren presoa. 

Igarataundiren senitartekoek iluntzean jakinarazi dutenez, “sinadura baten zain” zeuden aske uzteko. Zarauztik hiru auto abiatu dira dagoeneko Burgoserantz, bertan baitago Txuri. Eta hainbat herritar ongietorria prestatzen ari da.

25 urte zeraman espetxean Txurik, 2008an kaleratu behar bazuten ere.

Etiketak: , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)