Gizon bat zauritu da etxe bateko sute batean, bart

Gizon bat zauritu da gauerdian Zarautzen, etxe batean sortutako sutearen ondorioz. Bizilagunak eraikinetik atera zituzten su-hiltzaileek, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, Izpilla plazako etxebizitza bateko sofak su-hartu zuen 23:45 aldera. Kearen ondorioz intoxikatu egin zen gizonezko bat, eta Donostiako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Lau solairuko eraikina jendez hustuarazi zuten, baina bizilagunak goizaldera itzuli dira etxera.

Etiketak: , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Koparia
90,00 €

deskontua

%15

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)