Escuderoren mendeurrenaren harira, urte osorako egitaraua osatu du Udalak

2012/02/24
Nork

Francisco Escudero musikaria jaio zela 100 urte bete direla- eta, Zarauzko Udalak egitarau zabala antolatu du, herriko hainbat eragilekin elkarlanean . Gaur goizean aurkeztu dituzte ekitaldiak. Ostegunean bertan ekingo diote aipatu egitarauari, eta abenduaren 25a arte askotariko ekimenak izango  dira herrian. Hona hemen prestatu dituzten ekimenen zerrenda:

EGITARAUA

Otsailak 24, ostirala

Mendeurrenaren aurkezpena Zarauzko Udaleko bilera gelan, 11:00etan.

Martxoak 1, osteguna

Talde-erakusketa, 20 artista musikariaren figuran inspiratuta, Ispilu Arte Galerian, 19:30ean

Martxoak 2, ostirala

Dokumentala eta forum-a. Gonbidatuak: Angel Illarramendi, Alberto Iglesias eta Jose Mari Agirre. Lizardi antzokian, 19:30ean.

Martxoak 16, ostirala

Musika historialarien mahai-ingurua. Gonbidatuak: Itziar Larrinaga, Francisco Mª Escudero eta Jon Bagües. Moderatzailea: Mª Jose Cano. Lizardi antzokian, 19:30ean.

Apirilak 5, 6, 7, 8 eta 9 (Aste Santua)

CD entzunaldiak: Escuderoren Sinfonia Sacra, Joan Bautista oratoria eta Arantzazu poema sinfonikoa. Frantziskotarren elizan.

Apirilak 27, ostirala

Pikondopetik laukoteak biolontxelo kontzertua emango du, Ispilu Arte Galerian, 19:30ean.

Maiatzak 18, ostirala

Mahai-ingurua: Zarautz eta Francisco Escudero. Ispilu Arte Galerian, 19:30ean

Maiatzak 20, igandea

Goi-mailako musika ikasleen kontzertua, Escudero maisuaren omenez:

- Donostiako Kontserbatorioko ikasleak: Klabezin eta orkestra-sestetorako kontzertua

- Musikeneko eskusoinuko ikaslea: Uranzu eta De Profundis

San Pelaioko elizan, 13:00etan.

Maiatzak 29, asteartea – Uztailak 8, igandea

Erakusketa: argazkiak, partitura orijinalak eta Escuderori buruzko dokumentalaren proiekzioa.Photomuseumen, 10:00etan.

Ekainak 8, ostirala – Ekainak 17, igandea

Escuderoren karteleko irudi guztien erakusketa (Artezaleakeko ikasleek egina Manu Muniategiandikoetxearen ardurapean). Inaugurazioa Ebro Etxean, 19:30ean.

Ekainak 7, osteguna

Argazki-lehiaketaren erakusketa, Ispilu Arte Galerian, 20:00etan.

Ekainak 16, larunbata

Gernika eta Txorimaloa antzezlanak Alproja antzerki taldearen eskutik, kiroldegian 22:30ean.

Ekainak 21, osteguna (Europako Musika Eguna)

Zarautz Abesbatzaren kontzertua, Escuderoren omenez. Escuderoren bustoaren atzealdean, Zuhaiztiko parkean, 21:30ean.

Uztailak 1 – Irailak 15

Hondartzako megafoniatik agurra, atzean Escuderoren doinuak entzuten direla,
Sorosle zerbitzuaren hasieran eta amaieran.

Uztailak 14, larunbata

Zarautz Abesbatzak Udako kontzertua Escuderoren omenez, Frantziskotarren elizan, 22:00etan.

Abuztuak 3, 10 eta 24, ostiralak (Udako Musikaldia)

- Abuztuak 3: Zarautz Abesbatza eta Et Incarnatus orkestra

- Abuztuak 10: Quinteto de viento Pablo Sorozabal

- Abuztuak 24: Cuarteto Europa

Santa Mª la Real parrokian, 22:00etan.

Abuztuak 4, larunbata

Zarauzko Bandaren kontzertua, eta Escuderoren Irrintzi kantan Zarauzko abesbatzen parte-hartzea. Munoan, 23:00etan.

Irailak 15, larunbata

Eskusoinurako Francisco Escuderoren V. Konposizio Lehiaketaren gala, Antoniano aretoan, 20:00etan

Urriak 19, ostirala

Haurrekin musika lanak (Zarauzko eskola guztietako 5. eta 6. mailako ikasleak),

Escuderoren bustoaren inguruan, Zuhaizti parkean,  15:30ean.

Azaroak 25, igandea

Escuderoren Sinfonia Mitikoa, On Migel Barandiaranen hiru kondairen istorioa oinarri hartuta: Tartalo, Lamiak eta Matias Txistu. 600 bat haur ahots, 9 instrumentista eta narratzaileak hartuko dute parte. Kiroldegiko pistan, 17:30ean.
Abenduak 8, larunbata

Zarauzko Schola Cantorumek abestutako Meza Nagusia Santa Maria la Real Parrokian, 11:30ean.

Abenduak 25, asteartea

Zarautz Abesbatzak Eguberriko Meza Berezia eskainiko du, Escuderoren omenez. Frantziskotarren elizan, 12:30ean.

Urtarrilak 7 – abenduak 30 (urte osoan eta gehiago…)

Zarauzko Kirol Elkarteak Irrintzi ereserkia eskainiko du megafoniatik kirol jarduera guztien hasieran.

Gaurko eskaintza
argazkia
Tolosaldea garatzen
25,00 €

deskontua

%34

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)