Iritsi da ‘Tximas’ herrira

2012/02/22
Nork

Heldu da Iraitz Gesalaga Tximas herrira. 07:00ak aldera iritsi  da eta Putzuzulon egin du lehenbiziko geldialdia.  Bitartean, Musika Plazan herritar ugari bildu da hari ongietorria egiteko. Autotik jaitsi orduko, Ongi etorri eta Gora Tximas oihukatu dute bertaratu direnek, eta txalo artean jaso dute. Arrano tabernaren atarian aurreskua dantzatu diote zarauztar gazteari eta baita bertsoa bota ere.  Berak prestatuta zekarren bertsoa ezin izan du bota, ordea. “Ez zait aterako”, esan du. Izan ere, ezin sinetsita dago: “Laster zenbatze ordua izango dela iruditzen zait”.

Hala ere, hitz batzuk esan ditu, esker ona adierazteko: “Eskerrik asko jende guztiari: familiari emandako laguntzagatik eta ostiralero hor egoteagatik. Onenak zarete!”. Ongietorria egitera jende asko bildu dela nabarmendu du baina “oraindik hainbat eta hainbat falta” direla: “Argazki asko ikusten ditut, hutsune asko. Horiek gurekin ikusi arte ez dugu bakerik emango, ez dudarik egin. Arrazoia dugu eta irabazi egingo dugu”.

Jarraian, Arranora sartu eta bere argazkia kendu du hormatik. Topa egin du gerora, bertan bildu ziren guztiekin.

Atzo gauean absolbitu zuten Tximas. Pasa den ostiralean izan zen bere aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta fiskalak hamar urteko kartzela zigorraz gain, hamar urteko inhabilitazioa eskatu zuen zarauztarrarentzat. ETAko informatika arduraduna izatea eta FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrei irizpide informatikoak helarazi izana leporatu zioten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Etiketak: , , , , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 39 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 2 ordu, 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 29 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 58 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.