Iraitz Gesalaga Tximas absolbitu egin dute. Ostiralean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETArekin kolaboratzea leporatuta. Kalean da dagoeneko zarauztarra, eta goizaldera helduko da herrira.
Iraitz Gesalaga Tximas absolbitu egin dute. Ostiralean epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETArekin kolaboratzea leporatuta. Kalean da dagoeneko zarauztarra, eta goizaldera helduko da herrira.
Zarautz eta inguruetako landareria ezagutzeko eta botanikaren munduan sakontzeko, Arkamurka Natur Taldeak zenbait irteera antolatu ditu. Hala, Maiatza loretan lelopean, gaiari lotutako hainbat ibilbide egingo dute etzi [...]
Irakurri gehiagoMinbiziarekin aurrez aurre hitzaldia antolatu dute biharko, kiroldegiko aretoan 19:00etan. Jose Antonio Alberro Onkologikoko zirujauak eta AECC Gipuzkoako minbiziaren kontrako elkarteko kide Maider Sierrak gaixotasun horren prebentzioaz ariko dira. Horrez gain, osasun puntua jarriko dute AECCren egoitza atarian, Balea kalean, 10:30etik 13:00etara. Bertan, osasun fisikoaren inguruko informazioa eskainiko dute adituek. Informazio gehiago eskuratzeko 943- 45 77 22 telefonora deitu edo maider.sierra@aecc.es helbidera mezua bidali daiteke
Irakurri gehiagoRamon Serras argazkilariaren Zarauzko oroimenak, argazki zaharrak erakusketa inauguratuko dute larunbatean, Vista Alegreko auzo elkartean. 12:00etan zabalduko dute eta ondoren lunch- a eskainiko dute. Auzo elkartearen 2012ko lehen kultur ekitaldia da honakoa.
Irakurri gehiagoGipuzkoako eskolarteko bertsolari gaztetxoen txapelketaren aurtengo edizioa ari da, poliki-poliki, bere bidea egiten. Pasa den ostiralean, Orion egin zuen geldialdia bertsoen trenak, eta ale ederrak [...]
Irakurri gehiagoZinemapean ekimenaren baitan, igandean Marc Almodovarren “Erahl – Kanpora” filma izango da ikusgai. 18:30ean Sanz Eneako sotoan izango da emanaldia. Sinopsia: 2011ko urtarrilaren 25a: hamar egun [...]
Irakurri gehiago
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean duela 1 ordu, 38 minutu · Ikusi
Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean duela 2 ordu, 15 minutu · Ikusi

30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean duela 2 ordu, 28 minutu · Ikusi
Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean duela 4 ordu, 56 minutu · Ikusi
Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako
Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean duela 4 ordu, 58 minutu · Ikusi
Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.
© Urola Kostako Hedabideak, S.L.
Araba kalea 25, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 89 00 17 - Faxa 943 15 03 58 - E-posta: zarautz@hitza.info
