EHEk Euskaraz Bizi Egun Txikia antolatu du martxoaren 3rako

2012/02/21
Nork

Donostian egingo dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 17an, hain justu. Lehenengo bi ekitaldiak Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Gernika-Lumon (Bizkaia) egin ondoren, hiriburu batean egiten den lehen Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa. Martxoaren 3an, berriz, Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da Zarautzen.

Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera

Euskaraz Bizi Eguna baino lehen, Hizkuntz Eskubideen Eguna antolatzen zuen EHEk. 2004tik 2009ra arte iraun zuen horrek. Orain hiru urtetik hona, ordea, Hizkuntz Eskubideen Eguna ez baino, Euskaraz Bizi Eguna antolatzen du talde euskaltzaleak. Zer dela-eta aldaketa hori? Zarauzko EHEko kideek argitu digutenez, EHEren azken xedea herri euskalduna berreraikitzea da, eta horretarako euskaldunoi dagozkigun eskubideak aldarrikatzetik harago, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu. Horixe Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera jauzi egin izanaren arrazoia.

Jaia eta aldarrikapena

Pasa den urteko otsailean Donostian egin zuten manifestazioan ereindako hazia ernalduz, “urrats bat haratago” egitekoa asmoa plazaratu dute EHEko kideek. Jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu Donostiako ekitaldiak. Bulebarretik Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean hasiko den manifestazioa izango da eguneko ekitaldi nagusia. Baina, horrez gain, goizetik gauerako egitarau oparoa osatu du EHEk. Donostiako Parte Zaharrean, kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak, herri-bazkaria, kontzertuak, eta abar izango dira.

Euskaraz Bizi Egun Txikia

Euskaraz Bizi Egunaren harira, Zarauzko EHEk ere ekimen bat baino gehiago egiteko asmoa azaldu du. Hasteko eta behin, norbanako eta eragileen artean atxikimendu kanpaina jarriko du martxan. Oraingoan, ordea, atxikimendua eskatu ez ezik, konpromisoa ere eskatu nahi die zarauztarrei: “Euskararen eta euskaldunon alde egotetik, euskararen eta euskaldunon alde ekitera pasa behar dugu”, esan dute Zarauzko EHEko kideek.

Atxikimendu kanpainaz gain, beste ekimen bat ere izango da Zarautzen: martxoaren 3an, Euskaraz Bizi Egun Txikia egingo dute. “Iraileko herri-bazkarira bezainbat jende animatzen bada, gu konforme”, adierazi dute umoretsu talde euskaltzaleko kideek. Putzuzulo Amets Fabrikan izango dira egun horretako ekitaldirik gehienak.

 

Arratsaldeko 17:00etan, lagun-taldeen arteko Mihiluze lehiaketa izango da gaztetxean bertan. Arrano, Eguzki, Txiki Polit, Tarin edo gaztetxean bertan izango da izena emateko aukera. 19:00etan, berriz, triki-poteoa Agosti eta Barrenarekin. 23:00etan, erromeria; eta, eguna bukatzeko, Xiximaru AJ.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 2 ordu, 14 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 27 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 55 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 57 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.