Aurten ez dute Extremadura Eguna ospatuko Zarautzen


Aurten Iñurritzako zelaiak ez du Extremadura itxura hartuko; ez da txitxi-burruntzi ez miga usainik izango San Pelaion, ezta
dantza tipikoen emanaldirik ere. Izan ere, Francisco Zurbaran elkarteko batzordeak aurten Extremadura Eguna ez antolatzea erabaki du. Gehiengoz hartu du erabakia. Jakinarazi dutenez, duela 8-10 urtetik gaur arte egoera aldatu egin da: «Lehen festa antolatzen zutenak egun helduak dira, eta lan handia da haientzat halako ekitaldia prestatzea». Asko erretiratuta daudela diote, eta beste askok adinari lotutako ajeak dituztela.
Ondorengo belaunaldietako «Extremadurako semeek», gainera, haien lurrarekiko ez dutela «hainbesteko lotura» sentitzen diote. «Asko bertako emakume edota gizonekin ezkondu dira, eta beste hainbat gauzatan dute burua. Ez duten hainbesteko extremeñismoa sentitzen».
Lanari dagokionez, festa handia antolatzea ez dela «egun bateko kontua» nabarmendu dute. «Extremadura Eguna antolatzea lan nekeza da. Hiru fase ditu. Lehenik eta behin, zein ekitaldi egingo diren pentsatu behar da; xehetasun guztiak aurrez prestatu behar dira. Gerora, egunean bertan egin beharreko lana dator, lan izugarria. Azkenik, guztia jaso behar da, eta hori ez da bi ordutan egiten den zerbait».
Horrez gain, aurreikusi ezin daitezken faktoreek ere festan eragina dutela gogoratu dute; eguraldiak, kasu. «Ezin da inoiz asmatu. Eguraldi ona egiten badu, jende gutxi gerturatzen da Iñurritzara, nahiago izaten baitute hondartzara joan. Euria eginez gero ere herritar gutxi izaten da».
Kultur astea, bai
Ekainean Erromeria Eguna egingo ez badute ere, ohiko Extremadurako Jardunaldiak ez direla falta izango jakinarazi dute. Laster murgilduko dira saioon prestaketa lanetan. Askotariko ekimenak izango dira, hala.

 

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 31 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 2 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 21 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 50 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 51 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.