Zarautz Kirol Elkarteko Pilota sailak Neguko Eskuzko Pilota Txapelketa antolatu du. Herriko infantil eta kadete mailako zortzi pilotarik hartuko dute parte bertan. Bihar izango da lehenengo jardunaldia, Zinema pilotalekuan 17:30ean. Otsailak 24ean, martxoaren 2an, 16an eta 23an izango dira gainontzeko ekitaldiak. Egun bakoitzean bi partida jokatuko dituzte. Sarrera doan izango da.
Zarautz eta inguruetako landareria ezagutzeko eta botanikaren munduan sakontzeko, Arkamurka Natur Taldeak zenbait irteera antolatu ditu. Hala, Maiatza loretan lelopean, gaiari lotutako hainbat ibilbide egingo dute etzi [...]
Irakurri gehiago






