Arrano tabernak inauteriak ospatuko ditu aurten ere. Horretarako, playback saioa antolatu du larunbaterako. 23:00etatik aurrera izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek, barran eman beharko dute izen, zein abesti kantatu nahi duten adieraziz. Gerora, Titanlux disko jartzaileak girotuko du taberna.
Zarautz eta inguruetako landareria ezagutzeko eta botanikaren munduan sakontzeko, Arkamurka Natur Taldeak zenbait irteera antolatu ditu. Hala, Maiatza loretan lelopean, gaiari lotutako hainbat ibilbide egingo dute etzi [...]
Irakurri gehiago






