Euskarazko ikus-entzunezkoak doan eskainiko dituzte hamabostean behin

2012/01/25
Nork

Zarauzko Udaleko kultura eta hezkuntza sailek Zinemapean ekimena sortu dute, Argia Emanaldiak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Hala, hamabostean behin, euskarazko dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpitituludun lanak eskainiko dituzte, doan. Saioak Sanz Enea kultur etxeko sotoan izango dira, igandetan.

Igande honetan abiatuko dute ekimena. Ildo horretatik, Argiak Dokumentalek utzitako Oroitarria luzemetraia izango da ikusgai, 18:30etik aurrera. Bertan, Ruben Mancilla zuzendariak 1978ko San Fermin jaietan German Rodriguezen heriotza eragin zuten gertakariak ekarriko ditu gogora, eta gertaera horrek egun duen eragina.

Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek adierazi duenez, ekimenaren helburua ez da zinema aretoei «itzala» egitea. «Egun zailtasunak daude euskaraz filmak edota dokumentalak ekoizteko; eskaintza badago, baina urria da. Hori dela eta, bestelako filmak eskaintzen dituzte egungo aretotan». Zinemapeanen, berriz, «euskaratik eta euskaraz» eskainiko dituzte ikus-entzunezkoak. Horrez gain, ahal den neurrian ekoizpeneko protagonistak gonbidatzen saiatuko dira. Martxoaren 11n, esaterako, Sahara maraton luzemetraian parte hartu zuen eskualdeko hainbat lagun izango da Sanz Eneko sotoko aretoan, emanaldia amaitu ostean solasaldi moduko bat egiteko.

Filmazpit eta Argia
Argitalpenak pasa den azaroan abiarazi zuen Argia emanaldiak, «Euskal Herri osoan kalitatezko lanak zabaltzeko eta euskarazko ekimenen inguruko bilguneak bultzatzeko» helburuarekin. Hori horrela, hilero dokumental bat eskaintzen dute euskaraz edo euskarazko azpitituluekin, ikus-entzunezkoa eman nahi duten elkarte, kultur etxe edo bestelako guneentzat, erabat doan. Zarauzko Udalak ere «Argiak botatako amuari» heldu dio, eta hark prestatutako katalogoko film edo dokumental bat eskainiko du hamabostean behin. www.argia.com atarian aurki daiteke egitasmoaren inguruko informazio osatuagoa.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzren Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak finantzatutako ekimena da, berriz, Filmazpit, eta Donostiako Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiak, Tabakalerak eta Donostia Kulturak kudeatzen dute. Zinema zabaltzea du helburu, eta abenduan abiatu zuten.Ekimen horren baitan, www.filmazpit.eu webguneak «garrantzia» duela jakinarazi du Berasaluzek. «Ekimeneko filmen katalogoa eta doako erabilerarako sortuko diren euskarazko azpidatzi guztiak daude bertan, kultur teknikari, erakunde edo norbanakoei artxiboak deskargatzeko aukera eskainiz, eta horrenbestez, irabazi asmorik gabeko proiekzioak antolatu ahal izateko».

 

Egutegia
lehen sei hilabeteak
-Urtarrilak 29. Oroitarria. Argia Dokumentalak.
-Otsailak 12. Lucio. Argia Dokumentalak.
-Otsailak 26. Pink Saris. Filmazpit.
-Martxoak 11. Sahara Maraton. Argia Dokumentalak.
-Martxoak 25. My neighbor my killer. Filmazpit.
-Apirilak 15. Haizea eta sustraiak. Argia Dokumentalak.
-Apirilak 29. Paris by night of the living dead. Filmazpit.
-Maiatzak 13. Sagarren denbora. Argia Dokumentalak.
-Maiatzak 27. Armadillo. Filmazpit.
-Ekainak 10. Anuken egia. Argia Dokumentalak.
-Ekainak 17. Stake land. Filmazpit.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 24 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 2 ordu, 1 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 14 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 42 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 44 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.