Susa literatura argitaletxeak poesia eta narratiba bildumetako liburuak E-book formatuan aurkeztuko ditu. Bihar emango du ekimenaren berri 11:00etan, Donostiako Udal Liburutegi zaharreko Mandas aretoan. Egoitza Zarautzen duen argitaletxetik aurreratu dutenez, deskarga doakoak izango dira (DRM kontrolik gabe, giltzarraporik gabe). Liburu guztiek prezio bera izango dute: 3’54 euro (BEZ barne), eta horietatik 2 euro idazleak jasoko ditu, eta euro 1 argitaletxeak (54 zentimo da zerga). Liburu elektronikoak www.susa-literatura.com/ebook helbidean daude ikusgai. Bi formatutan eskainiko dituzte liburuak: epub eta pdf formatuetan. 66 idazleren 142 literatur liburuko bildumarekin abiatuko dute ekimena.
Zarautz eta inguruetako landareria ezagutzeko eta botanikaren munduan sakontzeko, Arkamurka Natur Taldeak zenbait irteera antolatu ditu. Hala, Maiatza loretan lelopean, gaiari lotutako hainbat ibilbide egingo dute etzi [...]
Irakurri gehiago






