Batzorde banaketarekin «gutxietsita» sentitzen dela adierazi du PSE-EEk

2011/07/22
Nork

Patxi Elola Zarauzko PSE-EEko bozeramaileak adierazi du «gutxietsita» sentitzen dela, batzordeak antolatzeko eta ordainsariak zehazteko orduan, besteak beste, Bilduk ez duelako ordezkarien «proportzionaltasuna» errespetatu. Era berean, koalizioaren jarduerari dagokionez, Elolak uste du «itxurakeriaz» ari dela jokatzen: «Tokiko gobernuan parte hartzera gonbidatu gaituztela esan dute, baina ez dute esan pozoindutako gobita dela hori», adierazi du.
Elolak adierazi du Udalean ez daudela «aberasteko» asmoz, eta zinegotzi izan den urteetan dirua ez ezik «osasuna eta lagunak» galdu dituela nabarmendu du: «Pertsonalki diru asko galdu dut politikan jarduteagatik eta herritarren alde egiteagatik».
Batzordeen antolamendua, berriz, «nahastea» dela uste du PSE-EEko bozeramaileak, eta Bilduko kideek «ezjakintasuna» erakutsi dutela berretsi du.
Bestetik, koalizioaren gardentasunaren inguruan ere kritiko azaldu da Elola, eta «gezur asko» esaten ari dela leporatu dio Bilduri. Horrez gain, Elolaren ustez Bilduri «sinesgarritasuna» falta zaio: «Duela 12 urte ezker abertzaleak gobernuan zeudenen jarrera salatu zuen, baina orain Bilduk jarrera hori hartu du».
Udalak 13 milioiko zorra baldin badu ere, maila «oso onean» dagoela uste du Elolak, azken urteetan diru kopuru hori Eguneko Zentroak, apartamendu tutelatuak edota azoka berria egiteko baliatu baitute.
PSE-EEko bozeramaileak «haserrea eta kezka» azaldu du «Bilduk hartu duen jokaerarekin». Halaber, Zarauzko PSE-EEk jakinarazi du programa lantzeko
asmoa duela, eta agintean daudenei laguntzeko prest azaldu da. Era berean, oposizioa «arduraz eta koherentziaz» egingo dutela berretsi du.

Etiketak: ,

Gaurko eskaintza
argazkia
KILI-KILI JOLAS PARKEA
7,00 €

deskontua

%30

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)