Jende ugari bildu du gay eta lesbianen eskubideen aldeko ekimenek

2011/06/28
Nork

Gaur  Gay, Lesbiana eta Transexualen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, Zarautzen hainbat ekimen izan dira, sexu askatasunaren alde. Gurekin Jai batzordea izan zen lehena ospakizunekin hasten. Ildo horretatik, atzo, San Pelaio Jaien egitarauaren baitan, gona tailerra egin zuen txosnetan.  19:30ak aldera, berriz, Gona eta minifalda lelopean, manifestazioa egin zuten. Gauean antzerkia eta Drag Queen ikuskizuna izan ziren. Jende ugari bertaratu zen, eta algarak nagusitu ziren txosnetan.
Udaletxean Hiruki Arrosa
Udalak ere bat egin du gay, lesbianen eta transexualen eskubideekin. Ildo horretatik, Hiruki Arrosa zintzilikatu dute udaletxeko balkoitik.  Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendik jakinarazi duenez, Hiruki Arrosa erabili ohi zuten kontzentrazio eremutan homosexualak bereizteko ikur gisa. «Egun sarraski hura gogoratzeko eta oraindik bete gabe dauden gay, lesbiana eta transexualen eskubideak aldarrikatzeko erabiltzen den  ikurra da. Hori dela eta, Udalak bat egin du aipaturiko kolektiboen kanpainarekin», adierazi du.
Berdintasun sailak, ohi bezala, ekimen berezia antolatu du gaurko. The kids are alright filma eskainiko du Modelo Zineman, doan.
Era berean,   EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak Homofobiaren aurpegiak erakusketa antolatu du Udal merkatuko bigarren solairuan, alor askotako pertsonaiek homosexualitateari buruz esandakoak jasotzen dituzten kartelekin. Ikusgai daude, besteak beste, Ana Botella Madrilgo Udaleko alkateordeak, Camilo Jose Cela Nobel saridunak eta Kubako presidente ohi Fidel Castrok esandakoak. Erakusketa osteguna bitartean izango da zabalik.

Etiketak: , , , , , , , , ,

Gaurko eskaintza
argazkia
Hazi ta Hezi
59,00 €

deskontua

%15

Goierriko Zerbitzuak

Zer aurkitu nahi duzu?

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)