Tantaz tanta herritarrak bozkatzera

2011/05/22
Nork

Herritarrak tantaz tanta doaz bozkatzera, joan-etorria etengabea da, ordea. Goizean zehar ez da pilaketarik egon. Eguardi aldera, berriz, areagotu egin da bozkatzaile kopurua. 20:00ak arteko epea dute zarauztarrek euren botoa emateko, lasai hartu dute, beraz. Bakoitzari dagokion bozkalekua topatzeko arazoak eta alkate nor aterako ote den susmoak izan dira nagusi goizetik.

Herritarrez gain, politikariak ere izan dira bozkalekuetan. EAJko hautagai Imanol Lasa, Patxi Elola PSE-EEko alkategia eta Bilduko Juan Luis Illarramendi Igerain plazan topatu dira. PPko hautagai Rafa Olaizola ere bertan izan da.

Etiketak:

Gaurko eskaintza
argazkia
Zaldiak jatetxea
20,00 €

deskontua

%50

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)