Udalak ibilgailuak bide publikoan saltzea, alokatzea edota erakustea galaraziko du aurrerantzean. Udalerrian mugikortasuna bermatzearren eta oinezkoen eta gidarien arteko bizikidetza segurtatzeko hartutako neurria da honakoa. Ildo horretatik, bi ordenantza aldatu ditu udalbatzak. Batetik, Gurmendi eta Maria Etxetxiki kaleak oinezkoen erabilerarako soilik izatea zehaztu du. Horrez gain, ezintasun fisikoa duten herritarrentzat gordetako lekuetan ibilgailua uzteko denbora 48 ordutara mugatzea erabaki du.
Motorrak espaloietan
Motorrak herriko espaloitan aparkatzea baimenduko dute aurrerantzean, betiere pertsonen joan etorria eta etxeetarako sarbidea eragozten ez badute, behinik behin.









