Alproja taldeak Euskal Jai Eguneko antzezlanean parte hartzera deitu ditu herritarrak

Alproja antzerki taldeak Euskal Jai Egunean egingo duen antzezlanean parte hartzera deitu ditu herritarrak. Jakinarazi dutenez, maiatzaren 23ko eta 30eko asteetan, uztaileko lehenengo bietan, abuztuko azkenengoan eta iraileko lehenengo astean izango dira entseguak, astelehenetik ostegunera 21:00etan Abendañoko Alprojaren egoitzan.

Interesa dutenek Martiarenan  eman dezakete izena edota  postalproja@alproja.com helbidera bidali. Izena ematerakoan emaila eta entseguetara zein egunetan joan daitekeen zehaztu beharko dute parte-hartzaileek. Izena emateko azken eguna hilaren 22a izango da.

Gaurko eskaintza
argazkia
Eguzkilore osasun spa
9,00 €

deskontua

%59

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info

Viewing item 1 to 5 (of 5 items)