Olatu artifizial “perfektua” Zarautzen jartzeko interesa agertu dute

2011/02/15
Nork

Euskal Herriko lehen olatu artifiziala aurkeztu zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, Donostian. Bertan izan ziren Kiroletako foru diputatu Iñaki Galdos eta Wavegarden teknologiaren fundatzaile eta zuzendari Jose Mari Odriozola eta kudeatzaile Igor Barandiaran.
Instant Sport S.L. ingeniaritza enpresak sortutako wavegarden teknologiaz baliatuta, 1 eta 1,6 metro inguruko «itsasokoen gisako olatu perfektua» altxarazten duen gailua asmatu eta patentatu dute. Hiru eta sei milioi euro arteko kostua izango du azpiegiturak, eta Aldundiaren laguntza jaso dute enpresako kideek hura finantzatu ahal izateko.
Prototipoa, Aizarnazabalen
Jakinarazi dutenez, Aldundia eta Instant Sport S.L. enpresa 2005etik ari dira olatu artifizialaren inguruan elkarlanean. Duela gutxi patentatu dute uhin artifizialak sorrarazteko gailua, eta Aizarnazabalen ezarri dute prototipoa. Hala, ibaitik datorren uraz baliatuta, aldioro luzera eta neurri bereko olatua altxarazten du teknologia bereziak, eta «surfa praktikatzeko baldintza egokiak aurkitu ditzake surflariak».
Aranbururen laguntza
Besteak beste, Aritz Aranburu surflari zarauztarrak probatu du olatu artifiziala, eta hobetzen lagundu. Azpiegitura Zarautzen jartzeko interesa agertu dute sortzaileek. Surflari zarauztarraren arabera, «Zarautz leku aproposa izango litzateke halako azpiegitura bat jartzeko». «Mundu guztian dagoen surf kantxa artifizialik onena eta errealitateaz gertuen dagoena izango da. Ohore handia litzateke Zarautzek honelako azpiegitura edukitzea. Itsasoan ditugun olatuei horrelako kantxa bat gehituz gero, Zarautz kirol honetaz eta itsasoko beste kirol guztiez gozatzeko gune egokia bilakatuko litzateke».
Era berean, «entrenatzeko zein ongi pasatzeko» toki irekia izango dela gehitu du Aranburuk: «Surflari profesionalek zein hasi berriek gozatu ahalko dute olatu artifizialaz». Surfaz gain, uretako beste kirolak praktikatu ahalko dira azpiegitura berritzailean.
Kalitatezko olatuak
Aranburuz gain, beste hainbat surflari trebatu da bertan, Ion Eizagirre, Indar Unanue, Iulen Elkoro, Alex Iriondo eta Bobby Martinez, esaterako. Izan ere, euren abilezia hobetze aldera, surflari profesionalentzat «tresna baliagarria» izango da uhina: askotariko surf teknikatan trebatzeko ekipamendu paregabeak dituela jakinarazi dute, eta, teknologia berriei esker, kalitatezko olatuez gozatzeko aukera izango dute uneoro.
Olatu artifiziala «itsasoko uhinen gisara» sortu dute: «Olatu artifizialak itsasoko uhinak bezala jokatzen du: garbi sortzen da, eta hodi formara lehertu». Hodi forma, gainera, hasieratik bukaeraraino mantentzen da, eta horrek kalitatea gehitzen dio uhinari.
Ildo horretatik, edozein luzeretara eta ibilbidetara egokitzen dela jakinarazi dute. Era berean, olatuaren indarra molda daitekeela azaldu dute. Hori dela eta, maila guztietako surflariak trebatzeko modukoa izango da.

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 18 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 1 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 8 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.