«Euskaltzaleak batzeko» helburuarekin ataria sortu du hainbat herritarrek

2010/12/21
Nork

EHE Euskal Herrian Euskaraz taldearen, AEKaren eta hainbat herritarren ekimenez, Aldaba ataria sortu dute. «Ataria euskaltzaleak batzeko tresna gisa sortu dugu. Bertan, euskaraz bizi nahi duenak adierazi nahi duen guztia azaldu dezake» nabarmendu du AEKko kide Amaia Olazabalek. Euskararen normalizazioan eragin nahi dute sortzaileek http://www.aldabataria.net/ helbidearen bitartez.
«Taldeak eta norbanakoak bildu nahi ditugu, denon artean helburu hori lortzeko lan egin dezagun» jakinarazi du EHEko kide Saioa Arizmendik.
«Elkarren ondoan hobeto»
Euskarastearen baitan aurkeztu zuten pasa den astean euskalgintzaren inguruko bloga, eta proiektu berriak, hain zuzen, ekimenaren mezuarekin bat egiten du: Nor bere aldetik ibili gabe, elkarren ondoan  hobeto ibiliko garelako… «Izan ere, euskararen normalizazioa lortzeko bidean indarrak batuta hobeto egingo dugu lan» gaineratu du Olazabalek.
«Oraingoz abiatu besterik ez bada» egin ere, dagoeneko «erantzun ona» jaso duela adirazi du EHEko kideak: «Aurkezpenean jende ugari bildu zen eta askok erakutsi zuten atariarenganako interesa. Guk ilusio handiz ekin diogu bide berriari, eta ilusio hori transmititu egin diegu herritarrei».
Atalez atal
Hainbat ataletan dago zatitua Aldaba ataria, herritarrek bertan parte har dezaten. Hala, zarauztarrek euren iritzia adierazi dezakete «Bota purrusta» sailean. «Atal horretan herritarrek hainbat gairen inguruan duten iritzia idatz dezakete, gainontzekoengana zabal dadin» azaldu du.
Era berean, «bizitakuak» atalean, erabiltzaileek alor ezberdinetan izandako esperientziak kontatu ditzakete. Bestalde, eragileek martxan jartzen dituzten proiektuen eta ekimenen inguruko informazioa jaso eta horien inguruan idazteko aukera ere izango dute zarauztarrek, «Euskalduntzak» atalaren bitartez.
Zarauzko euskarari eskainitako atala ere jaso dute Aldaba atarian. Bertan, herriko hitz bereziak eta esamolde propioak bilduko dituzte.
Horretaz gain, ohiko atariek izaten dituzte elementuak ere baditu blogak: argazkiak, bideoak, agenda, hemeroteka, bilatzailea eta hainbat webguneetarako estekak, besteak beste.
«Oraingoz gune birtuala da, baina parte hartzailea izatea espero dugu» adierazi du EHEko kideak. Hori dela eta, herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete EHEko eta AEKko kideek.Euskararen eta euskal hiztunen normalizazioan eragin nahi duenak, beraz, «jo dezala aldaba eta sar dadila ezkaratzera»

Etiketak: , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 1 ordu, 54 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 7 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 37 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.