‘Kortazar auzia’-n auzotarrek aurkeztutako bi helegiteak atzera bota ditu Auzitegi Gorenak

‘Kortazar auzia’-n auzotarrek aurkeztutako bi helegiteak atzera bota ditu Auzitegi Gorenak

Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Kortazarren harira Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioaren  eta orube horretan etxebizitza babestuak eraikitzeko baimenaren aurkako helegiteak. 2008ko uztailaren 30ean sinatu zuten bi erakundeok akordioa; hitzarmenaren arabera, udalak lursaila Jaurlaritzari laga zion, bertan 150 etxebizitza babestu eraiki zitzan. Elizelai etxepeko bizilagunek errekurtsoak jarri zituzten 2009an, udalari lursaila [...]

Irakurri gehiago

«Bizimodu oso arruntetatik ere zerbait berezia atera daiteke»

2012/05/17
Nork
«Bizimodu oso arruntetatik ere zerbait berezia atera daiteke»

Susa argitaletxearen eskutik, estreinako eleberria argitara eman du Yoseba Peñak (Sodupe, 1977). Zarauzko bizilagunak Hodeien adorea idatzi du, eta hiru anaien inguruko tragedia du kontagai. Gaur eguerdian Donostiako udal liburutegiko sotoan aurkeztuko du, eta asteazkenean, maiatzaren 23an, Garoa liburudendan. Hodei autista gazte bat da. Zer zerikusi du adorearekin istorioan? Nobelaren hasieran Edward Estlin Cummings poetaren aipu bat [...]

Irakurri gehiago

Escuderoren omenez, mahai ingurua eta kontzertua

2012/05/16
Nork

Francisco Escudero maisu handiaren alderdi kulturala, eta, batez ere, alde humanoa ezagutzera emateko asmoz, egitarau zabala antolatu du herriko hainbat eragilek, haren jaiotzaren mendeurrena ospatze aldera. Horren harira, ostiralean Zarautz eta Escuderori buruzko mahai ingurua egingo dute, Ispilu Arte galerian 19:30ean. Igandean, berriz, goi mailako [...]

Irakurri gehiago

Ziri kofradiak XV. Kapitulua ospatuko du igandean

2012/05/16
Nork

Ziri Getariako Txakolinaren Kofradiak elkartearen XV. Kapitulua ospatuko du igandean. Ospakizunaren baitan,  zuzendaritza batzordeko kideek aurtengo ohorezko kofradeak izendatuko eta tronuratuko ditu Lege Zaharren enparantzan. Bixente Eizagirre txakolin ekoizlea, Rafa Indo gastronomoa eta Sebastian Iruretagoiena parrilleroa izango dira aurtengo ohorezko kofradeak.

Irakurri gehiago

Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak

2012/05/16
Nork
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzera deitu du Herrirak

Larunbatean Urola Kostan ere herrietako plazak betetzera deitu ditu herritarrak Herrira -k. Era horretan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egiteko eskatu dute. «Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea», dio taldeak. Hala, Goazen plazara ekimenaren [...]

Irakurri gehiago

Ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte Zarauzko Arte eta Historia Museoan

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Arte eta Historia Museoak ate irekien jardunaldiak antolatu ditu maiatzak 19 eta 20rako. Museoak zarauztar eta bisitari guztiak gonbidatzen ditu Santa Maria la Real-eko aztarnategi arkeologikoa ezagutzera. Herritarrei gogorarazi  zaie museoko ordutegia asteburu horretan honakoa izango dela: [...]

Irakurri gehiago

Azkue auziko epaia konfirmatu egin du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak

2012/05/16
Nork
Azkue auziko epaia konfirmatu egin du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak berretsi egin du Amaia Azkueren hiltz ailearen aurkako zigorra, defentsak jarritako helegitea baztertuz. «Gustura» agertu da akusazioko abokatu Miguel Castells emaitzarekin, haren eskaerarekin bat egiten baitu. Defentsako abokatu Joanes Labaienek aurkeztutako helegiteak ez duela «fundamenturik» nabarmendu du Castellsek: «Ez du argudio seriorik [...]

Irakurri gehiago
Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Udaberriko eguzkiak kultur egitarau oparoa ekarri die iruratar guztiei gunean   duela 1 ordu, 17 minutu · Ikusi

    Eguraldi onarekin batera kultur ekitaldiak etorri dira Irurara. Udaleko kultura eta jai batzordeak egitarau oparoa antolatu du Iruran maiatzean kultura 2012 ekimenaren barruan. Ondorengo egunetan filmak, pailazoak, Ikastolaren Eguna eta hitzaldiak egongo dira, besteak beste, hilaren 26ra bitarte. Hilaren 22an, adibidez, Jon Mindegiagak eta Joxemi Saizarrek Frankismoa eta Trantsizioa Tolosaldean eta Leitzaldean liburua aurkeztuko dute


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Landareen lilura gunean   duela 1 ordu, 53 minutu · Ikusi

    Koadro txikia
    30 herrialde baino gehiagotan Landareekiko Liluraren Nazioarteko I. Egunaren ospatuko da gaur. Honen harira, Fraisoro laborategian mehatxatutako landareen inguruko jardunaldia egin zuten atzo. Guztira 65 bat lagun inguru elkartu ziren bertan, norberaren esperientziak hitzaldi moduan gainontzekoekin partekatzeko. Ikerkuntzaren garrantzia azpimarratu zuten guztiek. a. imaz


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Gazte Asanbladaren areto futbol txapelketa, gaur gunean   duela 2 ordu, 7 minutu · Ikusi

    Gazte asanbladaren urteurrenerako prestatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute. Gaur areto futbol txapelketa jokatu da 17:30etik aurrera. Bihar, hilak 19, mendi martxa egingo dute Onddo Gazte Asanbladako kideek. 11:00etan abiatuko dira plazatik mendira. 14:00etan bazkaria egingo dute berriro ere herrian, eta ondoren Mus Txapelketaren txanda izango da. Hilaren 22an, gaztetxean, El Odio filma ikusiko dute, 18:00etan,


  • Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du 2012-2013 ikasturterako matrikulazioa hasiko da Loatzo musika eskolan gunean   duela 4 ordu, 35 minutu · Ikusi

    Loatzo musika eskolan datorren ikasturteko matrikulazioarekin hasiko dira astelehenean. Adunan, musika eskolan egingo da, hilaren 22an goizez, eta hilaren 24an arratsaldez. Alegian, eskolan egin ahalko da hilaren 21ean arratsaldez, eta hilaren 22an, kultur etxean, goizez. Altzon, udaletxean izango da, hilaren 22an, goizez. Anoetan, musika eskolan egin ahalko da, hilaren 22an arratsaldez eta 23an goizez. Ibarrako


  • Alegialdeko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hirigintza batzarra, datorren astelehenean gunean   duela 4 ordu, 36 minutu · Ikusi

    Hirigintza eta ingurumen batzordeen bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, 20:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Herritarrei irekia izango da batzarra.